Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2018ko irailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4647

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 102/2018-A administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-302/2018-IV.

Administrazioarekiko auzi hori Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburuaren 2018ko martxoaren 7ko Aginduaren aurka jarri zen, agindu horrek ezesten baitzuen Intendente, Komisario eta Komisariorde lanpostuak behin behinean esleitzeko prozedura ebazteko (C-141) Segurtasuneko sailburuordeak emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Hori, dela eta, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa dutenei jakinarazten zaie, egoki baderitzote, ager daitezkeela, beren bidezko interesak defenditzera. Horretarako, bederatzi eguneko epea ematen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala