Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2018ko irailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4644

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 443/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 443/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: 4Finance Spain Financial Services, S.A.U.

Alderdi demandatua: Javier García Galdo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

291/2018 Epaia, 443/2018 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da hauen artean: demandatzaile gisa, 4Finance Spain Financial Services, S.A.U., eta, demandatu gisa, Javier García Galdo.

Javier García Galdo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala