Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2018ko irailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4643

EDIKTUA, 542/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: 542/2017 hitzezko judizioa.

Getxon, bi mila eta hemezortziko uztailaren 30ean, nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, 542/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018-05-02an. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Maria Nuñez Aburto andreari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut ediktu hau, eta aditzera ematen zaio ezen, demandatu auzi-iheslariak ezin duela errekurtsorik jarri ebazpenaren aurka.

Ematen dut ediktu hau ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Getxo (Bizkaia), 2018ko uztailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala