Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4615

EBAZPENA, 2018ko irailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena. Proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sormen-prozesuetarako modalitatea (Ikertu).

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Agindua, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea eta argitara ematea zeinek osatuko duten honako diru-laguntza hauek emateko balorazio-batzordea: kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak - Proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sormen-prozesuetarako modalitatea (Ikertu). Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Araceli de la Horra Gutierrez.

– Ainara Martin Blanco.

– Irene Basilio Intxausti.

Idazkaria: M. Jesus Cambra Contin (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala