Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4601

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 22koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Asociación de Empresas de Euskadi afectadas por la silicosis AEES» izeneko enpresa-erakundearen estatutuetan egindako aldaketaren akta eta estatutuak berak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, «Asociación de Empresas de Euskadi afectadas por la silicosis AEES» izeneko enpresa-erakundearen estatutuetan egindako aldaketaren akta eta estatutuak berak gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko ekainaren 4an, dokumentazioa aurkeztu zen, zeinaren bidez eskatzen baitzen Asociación de Empresas de Euskadi afectadas por la silicosis AEES izeneko enpresa-erakundea estatutuetan egindako aldaketaren akta eta estatutuak berak gordailutzeko. Ekimen horren bidez, enpresa-erakunde hori «Enpresa eta Sindikatuen Erregistroan inskribatutako elkarte» bihurtzea nahi zuten. Elkartea AS/B/20152/2016 erregistro-zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan.

Bigarrena.– Ekainaren 14an, dokumentazioa eskatu zen errekerimendu bidez. Errekerimendu hori behar bezala bete da. Eskatutako dokumentazioa 2018ko abuztuaren 10ean aurkeztu zen.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, eratze-aktaren eta estatutuen hiru ale eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Laugarrena.– Haren jarduketaren lurralde-eremua, 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Asociación de Empresas de Euskadi afectadas por la silicosis AEES izeneko enpresa-erakundearen estatutuetan egindako aldaketaren akta eta estatutuak berak; berezkoa da orobat horren berri ematea ere.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Asociación de Empresas de Euskadi afectadas por la silicosis AEES izeneko enpresa-erakundearen estatutuetan egindako aldaketari buruzko akta eta estatutuak berak gordailutzeko Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan. Gordailu-kode hau ezartzen zaio: 76/1/00121.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 22a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala