181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4586
IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-18/2018-T zehapen-prozeduran egindako frogaren emaitza jakinarazteko dena.
Aitor Sandomingo Ruiz jaunari (NAN: 45918826-Q) eta Ikatz Borda SL (IFZ: B-95548186) entitateari ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi egindako frogaren emaitza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Interesdunek ikus dezakete froga egin ondoren lortutako dokumentazioa Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamar eguneko epea dute espedientea ikusteko, eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2018ko irailaren 7a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.