Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4549

IRAGARKIA, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak diru-itzulketarako espediente baten prozeduran eman duen ebazpenaren jakinarazpenari buruzkoa.

2018ko uztailaren 5ean, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak ebazpena eman du, zeinaren bidez erabaki baita diru-itzulketarako espedienteari hasiera ematea (kostuak ordaintzeko kondena), Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 36.6 artikuluari jarraituz.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko idazkariaren aurrean (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001, Bilbao), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.

Xede horretarako, jakinarazten da aipatu ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001, Bilbao).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 7a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala