Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2018ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4484

IRAGARKIA, Cespa Gestión de Residuos S.A.k lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea jendaurrean jartzekoa.

Espedientearen kodea: VTM-48-00088.

Eskatzailea: Cespa Gestión de Residuos S.A.

Jarduera: hondakin-tratamendua.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. AZ-1 Kaia. Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa-gunea:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 495.937, Y= 4.800.741.

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (273 m3/urtean) eta euri urak (3.100 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek alegazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36 7. solairua – Bizkaia Plaza Eraikina 48011 Bilbo). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2018ko uztailaren 5a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala