Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2018ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4478

126/2018 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, «Sestao River Club» futbol-kluba onura publikokotzat deklaratzekoa.

Sestao River Club kirol-kluba CD0002475 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Mariana Pineda kalea 5, Sestao. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezkoa da onura publikokotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol-klubak egokiro betetzen ditu onura publikokotzat jotzeko eskakizunak, zeinak arau hauetan agertzen baitira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian eta Kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengoetan. Horren aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2018ko abuztuaren 28an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Sestao River Club» futbol-kluba, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0002475 zenbakiarekin inskribatua, onura publikokotzat jotzea, hauxe iritzita: bere funtzioak garatuz mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Donostian, 2018ko abuztuaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala