Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2018ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4473

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Equipare Koop Elk Txikia enpresa homologatzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: gizarte-eragileen bitartez, enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, batetik, eta aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea, bestetik.

Eva Saenz de Ugarte Eguskiz eta Arantza Fernández Plaza andreek, Equipare Koop Elk Txikia enpresaren ordezkari direnez, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu dituzte; agiriok aztertuta, enpresak 105/2004 Dekretuko 2. artikuluan eskatutako betekizunak betetzen dituela ondorioztatu da.

Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du ezen, enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, Dekretu arautzaileko 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.

Hori dela eta, aurkeztutako eskaera eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Equipare Koop Elk Txikia bost urterako homologatzen da, enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako baldintzekin.

Bigarrena.– Equipare Koop Elk Txikia enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, eta horretarako hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala