Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2018ko irailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4471

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Maisu-maistren kidegoetako karrerako funtzionario.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak; izendapen horretatik kanpo geratu ziren 2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egotea onartu zitzaien hautatutako izangaiak.

Agindu berberean Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatua izan zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia, 2016-2017 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egotea onartu baitzitzaion.

Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 22ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako bi izangai. Erabaki hori Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak baietsi ondoren hartu da (ebazpen horren bidez argitaratu ziren aipatutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak). Izangai horiek 2017-2018 ikasturtean egin zituzten praktikak.

Praktikak amaitu dira eta, gai izan diren izangai hautatuek aginduetan ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia, atzeratu zituen praktikak gainditu ondoren. I. eranskinean zerrendatzen da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioak izendatzea, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Horiek II. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena.– Agindu honen bidez izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira, 2018ko irailaren 1etik aurrera.

Laugarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala