Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2018ko irailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4469

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- eta erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei eginiko deialdia, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza proiektuak gara ditzaten 2018-2019 ikasturtean. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Aginduaren bidez, dei egin zitzaien itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- eta erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza proiektuan parte har zezaten 2018-2019 ikasturtean.

Agindu horren 9. artikuluak dioenez, batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztu diren proposamenak, eta agindu horretan ezarriko batzorde horren osaera. Batzordeak, egokitzat jotzen dituen txosten teknikoen ostean, dagozkion proposamenak egingo dizkio Hezkuntzako sailburuordeari.

Esandako guztiagatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko ikastetxeak hautatzea, 2. artikuluaren 4. apartatuak ezartzen duen bezala.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, kasu bakoitzean zehaztutako zenbatekoarekin.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskineko ikastetxeei, kasu bakoitzean aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Aginduaren 15. artikuluaren 1. apartatuaren arabera, diru-laguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei:

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.

b) Bigarrenean, gainerako % 40a, deialdiaren aginduaren 15. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

I. ERANSKINA
2018-19 ikasturtean Sare_Hezkuntzan parte hartuko duten ikastetxeak
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Sare_Hezkuntza 2018-19 deialdian diru-laguntza jasoko dute erakundeak
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Diru-laguntza ukatuak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala