Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2018ko irailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4467

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide bat berriro izendatzen duena.

1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horren 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honako hau berriro izendatzea Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide:

Urraza Yarza, Eguzkiñe.

2. artikulua.– Izendapen honek 2019ko abenduaren 31ra arte izango du balioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala