Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2018ko irailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4459

EBAZPENA, 2018ko irailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (zeinetan Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari esleitzen baitzaio Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak deitu eta ebazteko eginkizuna), ebazpen honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da, baldintza hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Karrerako funtzionarioek parte ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta ebazpenaren eranskinean agertzen diren baldintzak betetzen badituzte.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan daudenek izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatzen baldintzak deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesdunek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.– Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, bai eta curriculum vitae-a ere, honako hauek jasota berariaz:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera azaltzen diren merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta aurkeztu nahi diren argitalpenak, txostenak edo agiriak ere.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da), hilabeteko epearen barruan gehienez ere, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

ERANSKINA

– Izena: Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua (kodea: U11856; dotazioa: 2.a).

– Lantokia: Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoa.

– Herria: Bilbao.

– Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).

– Destino-osagarriaren maila: 29.a.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.

– Derrigortasun-data: ez.


Azterketa dokumentala