Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2018ko irailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4442

IRAGARKIA, interesdunei MCA-B-2015-0003 espedientean egindako jarduketak artxibatzeko Ebazpena jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan xedatutakoekin bat eginez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari Nagusiaren ebazpenaren bitartez ebatzi da iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen espedientean egindako jarduketak artxibatzea.

Ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala