Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2018ko irailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4414

IRAGARKIA, zenbait ur-aprobetxamenduren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpen saiakera egin baina ez denez jakinaraztea lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko arroetako aprobetxamenduetan kokatzen diren ur-aprobetxamenduen azterketa eta ondorengo erregularizazioa gauzatuko duela, Urari buruzko Legearen testu bateginaren seigarren xedapen iragankorrean (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; uztailaren 24ko BOE) xedatutakoarekin bat eginez. Horri dagokionez, iragarki honen eranskinean zehazten diren ur-aprobetxamenduen ezaugarriak aztertu dira, eta haien erregularizaziorako, emakidaren iraungitze espedienteari hasiera ematea beharrezkoa izan daitekeela ikusi da.

Edozein administrazio-egintza aurrera eraman aurretik, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko; horiek, Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bideratuko dira. Helbidea: Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala