163. zk., 2018ko abuztuaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4364
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 322/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
EPAIAREN JAKINARAZPENA
Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko uztailaren hogeita hamarrean, nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 322/2014 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko uztailaren 6an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Jose Adrian Algibay Fernandez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, auzi-ihesean den demandatuari aditzera ematen zaio ezen apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela ebazpenaren aurka.
Getxo (Bizkaia), 2018ko uztailaren 30a.
Justizia Administrazioaren letradua,
NORA ALBIZUA DE CASTRO.