Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2018ko abuztuaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4361

772/2018 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Iker Letamendi Membibre jauna izendatzen baita Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen uztailaren 2ko 684/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2018ko uztailaren 19ko EHAAn argitaratu (139. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Iker Letamendi Membibre jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iker Letamendi Membibre jauna izendatzea Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko abuztuaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala