Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2018ko abuztuaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4325

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 290/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 290/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Rosa Lozano Cura.

Abokatua: Maria Jose Murua Etxeberria.

Prokuradorea: Rafael Gomez-Escolar Carranceja.

Demandatua: David Schneider Castro Gil eta Segurcaixa Adeslas SA.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-18an. Hona hemen epaitza:

«Partez baiesten dut Rosa Lozano Cura andreak Segurcaixa SAren eta Davis Schneider Castro Gil jaunaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, 10.447,26 euro gehi ebazpen honen hirugarrengo oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Ez da kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

David Schneider Castro Gil demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala