Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2018ko abuztuaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4316

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2017ko maiatzaren 24an egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24ko bileran (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala