Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4307

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 854/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 854/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cafes Foronda S.A.

Abokatua: Raquel Rincon Herrero.

Prokuradorea: Sebastián Izquierdo Arróniz.

Demandatua: Miguel Angel Beltran Ortiz de Orruño.

Gaia:

Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-30ean. Hona hemen epaitza:

177/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 30a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 854/17 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Cafés Foronda, S.A., Rincón letraduak lagunduta eta Izquierdo prokuradoreak ordezkatuta.

Demandatua: Miguel Ángel Beltrán Ortiz de Orruño jauna, auzi-iheslari deklaratua bera.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Cafés Foronda, S.A.k aurkeztutako demanda, Miguel Ángel Beltrán Ortiz de Orruño jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 12.030,57 euro eta hirugarren oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera.

Alderdi demandatuari berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 -0000 -04 -0854 -17 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Angel Beltran Ortiz de Orruño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala