Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4306

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 98/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María Leire Velasco Dañobeitiak, Getxoko 4 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut: Getxoko (Bizkaia) 4 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegian bideratu den behin betiko neurriak aldatzeko 98/2016 prozeduran, Maria Cristina Fernández Fernández magistratuak 100/2018 zenbakiko epaia eman du 2018ko urtarrilaren 12an; prozedura hori Mariangel-Yerrukza González Esparragozak eskatuta bideratu da, Jarnor-Arley Larrota Moralesen aurka.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Eta Jarnor-Arley Larrota Morales demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko uztailaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala