Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4304

EDIKTUA, kontratu bat deuseztatzeari buruzko 461/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 461/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: C., S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Juan Santiago Zuluaga Bilbao.

Gaia: kontratua deuseztatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-26an.

Juan Santiago Zuluaga Bilbao demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala