Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4302

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 436/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Prozedura: MMD-436/2017.

Demandatzailea: Luis de la Fuente Mazagatos.

Abokatua: Antonio Maria Mugica Iraola.

Prokuradorea: Juan Carlos Fernández Sánchez.

Demandatua: Maria Angeles Martin Nuñez.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2018ko uztailaren 11n, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Fernández prokuradoreak Luis de la Fuente Mazagatosen izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, María de los Ángeles Martín Núñezen aurkakoa. Horrenbestez, 1998ko irailaren 10eko epaian erabakitako neurriak aldatzen dira, alderdi bakar honi dagokionez: azkenduta dago Martin andreari emandako erabilera-eskubidea, Donostiako Artikutza plazako 8 zenbakiko 3. solairuaren ezkerrean dagoen etxebizitzaren eta etxeko gauzen gainekoa, eta haren alabei ematen zaie eskubide hori.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Maria Angeles Martin Nuñez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko uztailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala