Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4299

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 247/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 437/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria del Carmen Rey Prieto.

Abokatua: Juan Infante Escudero.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Maria Luisa Prieto Quevedoren jaraunspen jasogabea, Yolanda Rey Prieto, Maria Luisa Olga Rey Prieto eta Oscar Rey Prieto.

Gaia. zor-aitorpena.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-05ean. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

115/2017 EPAIA

Epailea: Covadonga Gonzalez Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Maria del Carmen Rey Prieto.

Abokatua: Juan Infante Escudero.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatzailea: Maria Luisa Prieto Quevedoren jaraunspen jasogabea, Yolanda Rey Prieto, Maria Luisa Olga Rey Prieto eta Oscar Rey Prieto.

Abokatua: Jon Andoni Cardas Madariaga, Jon Andoni Cardas Madariaga.

Prokuradorea: Mónica Gallego Castañiza, Mónica Gallego Castañiza.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

EPAITZA

Ezesten dut Zigor Capelastegui Cristobal prokuradoreak M.ª Carmen Rey Prieto andrearen izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Maria Luisa Prieto Quevedo andrearen jaraunspen jasogabearen aurkakoa (Maria Luisa Olga Rey Prieto andrea, Yolanda Rey Prieto andrea eta Oscar Rey Prieto jauna). Horrenbestez, alderdi demandatua absolbitzen dut demandaren idazkian bildutako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot judizio honetan sortutako prozesu-kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4708 0000 04 0437 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Oscar Rey Prieto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA


Azterketa dokumentala