Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4298

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Federación de Asociaciones de Fontanería, Saneamientos, Gas, Calefacción y afines (FAVI) federazioaren estatutuen aldaketa gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan, espedientea hasi da, Federación de Asociaciones de Fontaneria, Saneamientos, Gas, Calefacción y afines (FAVI) federazioaren estatutuen aldaketa gordailutzea dela-eta –federazioaren lehendakariak aurkeztua–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

EGITATEZKO AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko uztailaren 27an, EAEko Administrazio Orokorrean, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentazioa gordailutzeko eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean honako hauek daude: estatutuen aldaketa jasotzen duen batzar nagusiaren bileraren akta eta estatutu berrien testu osoa –aldatutako artikuluak, orrialde guztietan sinatuta, eta bidezko eginbidea agiriaren amaieran–.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– 2017ko abenduaren 26an, ebazpena eman zen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea agintzeko.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea zuzendaritza-batzordea berritzeari buruzko dokumentazioa eta egitate horri publikotasuna ematea.

Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea 2017ko abenduaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baitzen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea.

Bigarrena.– Agintzea Federación de Asociaciones de Fontanería, Saneamientos, Gas, Calefacción y afines (FAVI) federazioaren estatutuen aldaketa gordailutzea.

Hirugarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Laugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Bosgarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala