Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4297

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2015eko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko «San Jose-Jesuitak» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren testuan (2015eko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 226. zk.). Agindu horren bidez, Durangoko «San Jose-Jesuitak» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, 2015/5060 (2/2) orrialdean, honela dio:

«– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.»

baina honela esan behar du:

«– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki eta Zereginen Ikaskuntzako ikasgela 1.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala