Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2018ko abuztuaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4295

771/2018 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Mónica Elena Zárate Gutiérrez andrea Emergentziak Kudeatzeko zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Emergentziak Kudeatzeko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 25eko 657/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2018ko uztailaren 16ko EHAAn argitaratu (136. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita baldintza profesionalak adierazitako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Mónica Elena Zárate Gutiérrez andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Mónica Elena Zárate Gutiérrez andrea Emergentziak Kudeatzeko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko abuztuaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala