Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4289

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 929/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako 929/2017 hitzezko judizioaren prozeduran, Diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratu da prozedura hori, Eduardo Lopez Erañaren eskariz, Enrique Hernandez Gonzalezen aurka. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

150/2018 EPAIA

Epailea: David Losada Duran jn.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko uztailaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Eduardo Lopez Eraña.

Abokatua: María Ángeles Alonso Diego.

Prokuradorea: Maria Regina Aniel-Quiroga Ortiz de Zuñiga.

Alderdi demandatua: Enrique Hernandez Gonzalez de Langarica (auzi-iheslaria).

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten dut Eduardo López Eraña jaunak aurkeztutako demanda, Enrique Hernández González de Langarica jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut bi mila eta seiehun (2.600) euro eta ebazpen honetako laugarren oinarriko interesak ordaintzera demandatzaileari. Prozedura honetako kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Enrique Hernandez Gonzalez de Langarica demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko uztailaren hamazazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala