Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4286

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 120/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut: epaitegi honetan adostasunik gabeko 120/2018 dibortzioa izapidetzen ari da Getxoko (Bizkaia) lehen auzialdiko 5. Zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak Ana Joaquina Alcaide Alcaide andreak El Hadki Mbaye jaunaren aurka bideratutakoa, eta bi mila eta hemezortziko ekainaren hogeita zortzian epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, El Hadki Mbaye jaunari jakinarazpen formala egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen da ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2018ko uztailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala