158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4285
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 237/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
EPAIA JAKINARAZTEKO ZEDULA
Nik, Penelope Mba Carcedo-k, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
FEDE EMATEN DUT:
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 237/17 judizioan, 2018-07-10ean, 133/2018 epaia eman du epaitegi honetako magistratu Maria Luisa Bayarri Marti-k.
Ignacio Torre Molis demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Getxon, 2018ko uztailaren 11n.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.