Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4281

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 723/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 723/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: BMW Bank GMBH Espainiako sukurtsala.

Abokatua: Maria Jose Cosmea Rodriguez.

Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Demandatua: Mohamed Mahouachi Mahjoub eta Maria Teresa Antero Berganzos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Zati batez onesten dut Mendavia prokuradoreak BMW Bank GMBH Espainiako sukurtsalaren izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, Mohamed Mahouachiren eta María Teresa Antero Berganzosen aurkakoa; horrenbestez, elkarrekin eta solidarioki kondenatzen ditut 23.092.05 euro gehi behar diren interesak ordaintzera, ebazpen honetako laugarren oinarriarekin bat, eta kostuak ere demandatuek ordaindu behar dituzte.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1845 0000 04 0723 17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak".

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mohamed Mahouachi Mahjoub eta Maria Teresa Antero Berganzos demandatuak non bizi diren ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko uztailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala