Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4277

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 381/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan, ebazpena eman da, eta honela dio:

XEDAPENAK

Funtsean baiesten dut Caixabank SAk Roberto de la Fuenteren eta Sonia Ferrez Olazabalen aurka aurkeztutako demanda.

Suntsitzat deklaratzen dut alderdiek 2006ko azaroaren 7an egindako hipoteka-mailegua.

Kondenatzen dut demandatuari honako hauek ordaintzera: epez kanpo egon eta ordaindu ez diren kuotak, dena ordaintzeko falta den kopuru osoa, eta kontratuak iraun bitartean ordain gisa eman beharreko interesak, kanpoan utzita ez-betetzetik hona berandutze-interes gisa erreklamatutako beste edozein kopuru. Kopuru horiek sortuko dira epaian prozesu-interesa ematen denetik.

Deusez deklaratzen dut hipoteka-eskrituran adostutako berandutze-interesari buruzko klausula, eta ezin izango da ezer erreklamatu kontzeptu horren ondorioz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Roberto de la Fuente eta Sonia Ferrez Olazabal non dauden ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko ekainaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala