Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4276

EDIKTUA, 586/2017 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintziako Auzitegia – Bosgarren Atala.

Errekurtsoa: PZL 2000 586/2017 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Brigida Coello Vicente and.

Abokatua: Ignacio Maria Imaz Ocharan jn.

Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui and.

Errekurritua: Juan Segundo Hernandez Monasterio eta Jose Luis Polancos Rozas.

Gaia: epaiketa arrunta.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-05-31n. Hona hemen epaitza:

Onetsi egin da Zabalegui Andonegui prokuradoreak, Brígida Coello Vicente-ren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen apelazio-errekurtsoa 2017ko martxoaren 21ean Bilboko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko magistratuak 229/14 epaiketa arrunteko autoetan eman duen epaiaren aurka (erroilu honetan jasotzen dena). Horrez gain, ebazpen hori atzera botatzen dugu zati batean, eta horren ordez beste bat ematen da; ebazpen berriaren bidez zati batean onesten da Conde Redondo prokuradoreak, Juan Segundo Hernández Monasterio jaunaren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen demanda Zabalegui Andonegui prokuradoreak ordezkatzen duen Brígida Coello Vicente andrearen aurka eta auzi-iheslaritzat jota dagoen José Luis Polancos Rozas jaunaren aurka.

1.– Demandatzaileak, lagapen bidez, % 50eko titulartasuna izango du honako hauen gainean:

a) Bilboko Txomin Garat kaleko 16. zenbakian (3 B) dagoen etxebizitza. Jabetza Erregistroan honela dago inskribatuta: 40.688 zenbakia duen finka, 106 folioa, 1060 liburua, Begoña.

b) Muskizko Giba Fregenal kaleko 19. zenbakian dagoen etxea. Jabetza Erregistroan honela dago inskribatuta: 4555 zenbakia duen finka, 598 liburukia, 57 liburua, 129 folioa, Portugalete.

2.– Demandatua kondenatzen dugu demandatzaileari ematen arestian aipatu higiezinen % 50a eskualdatzeko eskritura publikoa. Auzialdi bakoitzaren kostuei dagokienez, alderdi bakoitzak bereak ordainduko ditu eta gastu komunak (halakorik balego) erdibana ordainduko dituzte.

Autoak dagokion Epaitegiari itzuliko zaizkio, epai honen berri emango zaio betearazi dezan.

Brígida Coello Vicente andreari itzuli egingo zaio errekurtsoa aurkezteko jarri zuen gordailua; horretarako, Justizia Administrazioaren letradua itzulketa egiteko manamendua egingo du.

Ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkeztu daiteke Auzitegi Gorenaren arlo zibileko salan, baldin eta kasazio-interesa frogatzen bada. Errekurtsoa jartzeko, bada, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita (PZLren 477 eta 479 artikuluak).

Aurreko errekurtsoa jartzen bada, arau-hauste prozesalaren ondoriozko aparteko errekurtso bat ere jarri ahal izango da Auzitegi Gorenaren arlo zibileko salan, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik. Errekurtsoa jartzeko, bada, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoa jartzeko 50 euroko gordailua jarri behar da, eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko aparteko errekurtsoa jartzeko beste 50 euro. Horrela egin ezean, errekurtsoak ez dira onartuko izapidetzarako. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da auzitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4738 0000 00 058617 zk.). Errekurtso biak jarri nahi izanez gero, errekurtsogileak ezarpen-eragiketa bi egin beharko ditu eta ordainketa-ordezkagiriaren kontzeptuan adierazi beharko du «Errekurtsoa» dela, kasazio-errekurtsorako 06 kodeduna eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko aparteko errekurtsorako 04 kodeduna. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Beraz, epai honen ziurtagiria erroiluan erantsiko da, eta horren bidez behin betiko epaia ematen da. Horrela erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Jose Luis Polancos Rozas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala