Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4273

2023/2018 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Ángel Rodríguez Sanchez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko atalburu sanitario izendatzen da aldi baterako, hau da, lau urteko eperako eta luzatzeko aukera izanik.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 2390/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko Onkologia Erradioterapikoko (Zehaztasun handiko erradioterapia / esteotaxikoa, garezurrekoa eta garezurretik kanpokoa) atal medikoaren buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio-batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin. Horiek horrela, Angel Rodriguez Sanchez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko Onkologia Erradioterapikoko (Zehaztasun handiko erradioterapia / esteotaxikoa, garezurrekoa eta garezurretik kanpokoa) atalburu sanitario.

Bat etorririk Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Angel Rodriguez Sanchez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2018ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedienterik izanez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2018ko apirilaren 30a.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari kudeatzailea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala