158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4272
782/2018 EBAZPENA, 2018ko martxoaren 28koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Luis Barbier Herrero jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Aho eta Aurpegi Masailetako kirurgiako atal sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Abuztuaren 23ko 1602/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Aho eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Luis Barbier Herrero jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Aho eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako atal sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Luis Barbier Herrero jauna aldi baterako izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Aho eta Aurpegi Masailetako kirurgiako atal sanitarioko buru.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2018ko apirilaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, betiere luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2018ko martxoaren 28a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.