Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2018ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4260

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeari buruzko 564/2017 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia.

Epaiketa: 564/2017 zenbakiko prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alokabide SA

Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.

Prokuradorea: Estibaliz Agote Aizpurua.

Demandatua: Jetouha Mint Amar.

Gaia: diru-kopuru bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Agote prokuradore andreak Alokabide SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Jeotuha Nint Amar Ould Mohamed Salem andrearen aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut etxebizitza hori libre eta auzi-jartzailearen esku uztera, eta ohartarazten zaio ezen, horrela egin ezean, atera jaurtitzeari ekingo zaiola. Halaber, demandatzaileari 8.917 euro gehi higiezina utzi arte sortzen diren errentak gehi ordainketak egin ez diren egunetatik epaiaren egunera arte sortutako legezko interesa (Kode Zibilaren 1.108. artikulua) ordaintzera kondenatzen dut. Judizioaren kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz jarri beharko da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa aurkaratzearen oinarri diren alegazioak azaldu beharko dira, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak aipatu beharko dira (PZLbren 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 50 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Gordailua eratzeko, aipatutako zenbatekoa sartu beharko da epaitegi honen gordailuen eta kontsignazioen kontuan (Banco Santanderren 1845-0000-04-0564-17 zenbakiko kontuan), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» (kodea: 02-Apelazioa) dela zehaztu. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. Apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gainera, ez da onartuko apelazio-errekurtsoa, baldin eta, hori prestatzean, adierazten ez badu, idatziz egiaztatuz, errenta muga-eguneratuak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak jada ordaindu dituela (PZLbren 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren, Jetouha Mint Amar jaunaren/andrearen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala