Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2018ko abuztuaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4253

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako prozedura arrunteko 192/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 192/2018 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoa (1/2000 PZL).

Errekurtsogilea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi errekurritua: Jose Ramon Teomiro Huerta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-06-28an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dugu Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak, 2017ko uztailaren 28an, prozedura arrunteko 44/17 zenbakiko autoetan emandako epaiaren aurka Caixabank, S.A.k aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, eta, horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Jose Ramon Teomiro Huerta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala