155. zk., 2018ko abuztuaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4224
IRAGARKIA, Donostia / San Sebastián Farmazia eskualdean dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Donostia / San Sebastián farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dago, eta hala jakinarazten da Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 252,63 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 2a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.