Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2018ko abuztuaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4217

EDIKTUA, 915/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 915/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Demandatua: Billel Chendri, Nora Arbadji eta Salim Chendri.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Aurrekoa dela bide, partez baiesten da Caixabank, S.A.k aurkeztu duen demanda, hauen aurkakoa: Salim Chendrim, Nora Arbadji eta Billel Chendri. Horrenbestez, erabaki hauek hartu dira:

Lehenengoa.- Salim Chendrim eta Nora Arbadji kondenatzen ditut, modu solidarioan, hauek ordaintzera alderdi demandatzaileari: bi mila berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (2.289,72), eta 2017ko azarotik aurrera sortzen diren kuotak.

Bigarrena.– Billel Chendri kondenatzen dut aurreko apartatuan azaldutako kopurua ordaintzera, fidatzailea den aldetik, ordena-, eskusio- eta zatiketa-eskubideen onurarekin.

Hirugarrena.– Erabat deuseztzat deklaratzen ditut, neurriz gainekoak izateagatik, seigarren klausula (% 20,5eko berandutze-interesak ezartzen dituelako) eta hamazortzigarren klausula (Billel Chendri-ren konturako fidantzamendu solidarioa ezartzen duelako).

Laugarrena.– Bidezkoa da demandatuak modu solidarioan kondenatzea kausa honetan sortutako prozesuko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 04 0915 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Billel Chendri, Nora Arbadji eta Salim Chendri demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala