Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2018ko abuztuaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4216

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 472/2017 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasun jaunak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 472/2017 judizioan, epaia eman du, 2017-10-30ean, Pablo Garcia Abad epaitegi honetako magistratuak.

Rafael Fernandez Riola (NAN: 15954846E) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

«86/2017 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita hamarra.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 472/2017 autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Rafael Fernández Riola kondenatzen dut mehatxuen delitu arin etengabe bat egiteagatik. Delitu hori Zigor Kodearen 171.7 eta 74. artikuluan jasota eta zigortuta dago. Erantzukizun penala aldatzen duten inguruabarrik ez dago. Hori guztia kontuan harturik, 2 hilabeteko isun-zigorra betetzera kondenatzen dut, 4 euro eguneko; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.»

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko uztailaren bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala