Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2018ko abuztuaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4208

AGINDUA, 2018ko uztailaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntza-programa.

2017-2020ko aldirako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoan, Jaurlaritzak turismoan, merkataritzan eta kontsumoan sustatu beharreko jarduera publikoko arlo lehenetsiak zehazten dira, betiere XI. legegintzaldirako gobernu-programan oinarrituta. Izan ere, plan estrategiko hura da bitarteko egokia, sailaren politika publikoen plangintza egiteko eta administrazio honi arlo horretan dagozkion jarduerak antolatzeko eta koordinatzeko.

Barne-merkataritzaren gaiari dagokionez, hainbat lan-ardatz eta jarduketa-lerro zehaztu dira, horietako bakoitzaren helburuaren arabera. IV. ardatzaren eremuaren (Politikak sektorera eta lurraldera eramateko tresnak) xedea da merkataritza-politiken eraginkortasuna hobetzea, horien diseinu, aplikazio eta jarraipeneko lidergo publikoa indartuz, bai eta eskuragarri dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak operatiboki optimizatzea ere, 4.2 ekintza-ildoan (lekuan bertan dauden baliabideak eta elkarte- eta udal-ekosistema). Ildo horren helburua da Sailak lekuan bertan dituen baliabideak egituratzea eta optimizatzea eta elkarte-ekosistemarekin modu koordinatuan integratzea. Eremu horretan txertatzen da, bada, merkataritzako banaketaren sektoreari laguntzeko agindu hau.

Agindu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago, «Ezagutzaren sustapena eta kudeaketa» ardatz estrategikoaren barruan (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko otsailaren 12ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori). Agindua gauzatzeko, nahiko kreditu dago abenduaren 22ko 5/2017 Legearen arabera (lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren).

Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoen sarea autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko aktibo nagusietako bat da, eta balio handiko profesional taldea du politika publikoak koordinatu eta kudeatzeko. Sektorearekin lotutako jarduerak behar bezala gauzatzeko aholkularitza eta ezagutzak eskaintzen dituzte. Hori guztia, gainera, merkataritzaren egoera gertutik ondo ezagututa egiten dute.

Merkataritzako Bulego Teknikoek eta bertako teknikariek Sailaren esfortzuak bideratu behar dituzte, eta politikak kudeatu. Gainera, lantalde integratu eta koordinatu gisa jardun behar dute, sektoreko eta zonako espezializazio lehiakor eta dinamikoei modu egituratu eta eraginkorrean erantzunez.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– I. eranskinean jasotako terminoetan onartzea 2018ko ekitaldiko Merkataritzako Bulego Teknikoentzako laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetako diru-laguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; eta oinarrizko araudia, hau da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta horren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 30a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

I. ERANSKINA
OINARRI ARAUTZAILEAK
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. oinarria.– Xedea.

Eranskin honen xedea oinarriak ezartzea da Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetuko duten 2018ko diru-laguntzak emateko. Izan ere, bulego horietatik, doan eta merkataritzako banaketaren sektore osoari eta erakundeei zuzenduta, langile kalifikatuek laguntza-zerbitzua emango dute.

2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.

Aurreko oinarrian adierazitako helburura zuzendutako baliabide ekonomikoak 1.809.500,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitutako aurrekontu-zuzkiduretatik hartuko dira. Aurrekontu-ekitaldian eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du aipatutako kontsignazioa gaindituko inola ere.

3. oinarria.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak baliatu ahal izango dituzte honako hauek:

«a) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak edo agrupazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak), baldin eta horien jardun-eremuak ez badu gainditzen II. eranskineko zona, bai eta udalak edo udalek sustatutako garapen-entitateak ere. Zonako bulegoei dagozkien diru-laguntzak baino ezingo dituzte eskuratu entitate horiek.

b) Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada. Erakunde horiek beren jardun-eremuko bulegoentzako diru-laguntzak baino ezin izango dituzte baliatu, eta bertako elkarte gremial guztiei emango diete zerbitzua». Baita hiru lurralde historikoetako Merkataritza Ganberak ere.

Bi eremuetan, erakunde eskatzaileek gehienez ere 2 bulegotarako eskaria egin ahal izango dute. Erakunde horietako batek eskabide gehiago aurkeztuko balitu, balorazio-fasean puntuaziorik altuena lortzen duten biak baino ez dira kontuan izango, onuradun izatekotan, eta beste guztiak ezetsi egingo dira.

2.– Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteak, agrupazioak eta federazioak izena emanda egon beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan.

3.– Onuradunaren izaera eskuratzeko, erakunde eskatzaileek bete egin beharko dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.7 artikuluetan xedatutakoa.

4.– Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakunde eskatzaileak ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzetara bildu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenak ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) xedatutakoari jarraikiz.

4. oinarria.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Diru-laguntza jaso ahal izateko, Bulegoek merkataritzako banaketan espezializatuta egon beharko dute, beren zerbitzuak doakoak izango dira eta beren helburuen artean egon beharko dute honako hauek: berrikuntzarekin, kalitate-prozesuekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuen inguruko sentsibilizazioa eta hedapena, lankidetza horizontal (hiri-eremuetan) eta bertikaleko (banaketa-katean) lankidetza-prozesuen sustapena, enpresa-transmisioko eta ikaskuntzako prozesuen jarraipena eta sustapena, ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomia batekin lotutako estrategien garapena, hirugarren sektoreko estrategien sustapena udal eta/edo eskualde mailan eta kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duen ekintzen garapena, xede-publikoaren fideltasuna lortzera bideratuta.

2.– Jardun-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da, agindu honen II. eranskinaren arabera.

3.– Proiektuak 12 hilabete iraun beharko du, eta, 2018. urtean izango dira horietatik gutxienez hiru.

4.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira eta Bulegoaren arduraduna kontratatzera zuzenduta daude bakarrik.

Gastu horiek diruz lagundu ahal izango dira kontratatutako pertsonak baldintza hauek betetzen dituenean:

– Goi-mailako unibertsitate-titulua.

– Lanaldi osoko kontratazioa.

Kontratuaren kategoria profesionalak, halaber, bat egingo du eskatutako titulazioarekin, eta ordainsari ekonomikoa aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoaren adinakoa izango da gutxienez.

Langile teknikoen kontratazioak onartuko dira bakarrik, bulego bakoitzak eman behar duen zerbitzua ziurtatzeko ustekabeko inguruabarrak direla-eta, eta kontuan izanik lana eta familiako bizitza bateragarri egitea, hasieran kontratatutako langileetariko batzuk lanaldia murriztea eskatzen badute. Baita hasiera batean kontratatutako pertsonaren laneko bajagatik ere. Gertaera horrek ez du emandako diru-laguntza handitzerik ekarriko, eta oinarri arautzaile hauen 12. artikuluan araututako ebaluazio-batzordearen oniritzia izan beharko du.

5. oinarria.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 86,7ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, Bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da 38.500,00 eurotik gorakoa izango.

6. oinarria.– Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste zeinahi laguntzarekin, betiere helburua berbera baldin bada.

2.– Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo diru-laguntzak batuta. Gehiegizko finantzaketa gertatuko balitz, agindu honen bidez emandako laguntza murriztuko da, gehiegizko zatiaren berdina izango den zenbatekoan.

7. oinarria.– Bulegoen jarduna.

Merkataritzako Bulego Teknikoek, diru-laguntza jaso ahal izateko, agindu honen II. eranskinean ezarritako jardun-eremuetako bat izan beharko dute.

Edonola ere, zerbitzua emango diote beren eremuko saltokiei hala eskatzen dutenean, elkartekideak izan zein ez.

8. oinarria.– Bulego kopurua.

Gehienez ere, 47 Merkataritzako Bulego Teknikori emango zaie diru-laguntza, honelaxe banatuta:

– Agindu arautzailearen II. eranskinean ezarritako eremuetariko bakoitzari bulego 1 dagokio, salbuespen hauekin: 5., 7., 11., 12., 16. eta 18. zonei bina bulego dagozkie; 1., 4., 15. eta 25. zonei hiruna bulego eta 26. eta 27. eremuei launa bulego.

II. KAPITULUA
PROZEDURA

9. oinarria.– Dokumentazioa eta eskaerak aurkeztea.

1.– Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez egingo dira, honako hauei jarraikiz: Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zenbakia) eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (Platea) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

Eskabidea eskatu eta betetzea egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke, euskadi.net/comercio helbidean, webgune horretan kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik. Eskabide-eredua aipatutako egoitza elektroniko horretan egongo da eskura.

Espedientera sartzea eta gainerako izapideak beste helbide honetan ere egin ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/otc-2018/y22-izapide/es

Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailea ordezkatzeko jarduteko legezko gaitasuna duen pertsona edo erakundearen sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala Administrazioak eska litzakeen guztiak ere aurkeztu beharko dira.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak konpromisoa hartu du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritako babes-mailarekin tratatzeko datu guztiak.

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta aurtengo irailaren 14an amaituko da.

Eskabide bakarra izango da aurreikusitako jarduera-multzoarentzat.

Eskabidea onartzeko baldintza izango da guztiz betetzea eta amaitzea.

2.– Hizkuntzaren arloko herritarren eskubideak eta botere publikoen eginbeharrak kontuan harturik, erakunde eskatzaileak bi hizkuntza ofizialetako edozein aukeratu ahalko du Administrazioarekin harremanetan jartzeko (Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5. eta 6. artikuluak).

3.– Hau da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Jardun-eremua.

b) Ekintza-proiektua eta diru-laguntza eskuratzeko aurkeztutako lan-plana, 11.2.a) Kalitatea eta aginduaren helburu eta eskakizunekiko lotura artikuluko alderdiei jarraituz, banan-banan eta aipatutako ordenan egituratua.

Horrela, burutzen diren ekintzek jarraian zehazten den formatua izango dute nahitaez:

1.– Ekintzaren deskribapena.

2.– Erakunde eskatzailearen esku-hartzea.

3.– Egokitasuna neurtzeko adierazleak.

4.– Gauzatzeko egutegia.

5.– Bideratutako aurrekontua.

6.– Kontratatu beharreko teknikariaren esku-hartzea.

Halaber, kronograma bat aurkeztu beharko da, hilekakoa, aurreikusitako ekintza guztiak eta bulegoko teknikariak horiek burutzen emandako lan-orduak biltzen dituen diru-laguntzaren aldiarena.

c) Hala badagokio, hauekin izenpetutako hitzarmena: gainerako merkatarien elkarteekin edo banaketa-sektorearekin harremana duten erakundeekin, Bulego Teknikoaren gune edo jarduera-eremuko enpresa eta erakundeekin. Halaber, aurreko atalean adierazitako ereduaren arabera aurkeztuko dute proiektua.

d) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak; hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarriko ditu.

e) Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko, kasuan kasu eskumena duen organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

f) Elkarte, federazio edo agrupazioentzat, deialdiaren ekitaldiko sarreren eta gastuen aurrekontuak, behar bezala xehakatuak, eta deialdiaren aurreko ekitaldiko sarreren eta gastuen kontuak. Udalen, garapen agentzien eta Merkataritza Ganberen kasuan, merkataritzaren eremuari buruzkoak izango dira agiri horiek.

g) Memoria bat, non adierazten baita Bulego Teknikoaren egoitza eta proiektua garatzeko eskuragarri dauden bitarteko material, tekniko eta pertsonalak.

i) Bulegoaren arduradunaren curriculum vitae-a (argazkia barne).

j) Aplikatu beharrekoa den hitzarmen kolektiboaren jakinarazpena.

k) Hala dagokionetan, kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen zinpeko aitorpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.

l) Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako programen kontura edo beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. Aitorpen horretan, gainera, aurreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren diru-laguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.

m) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

n) Kasuan kasu, dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ziurtagiri eguneratua, erakunde eskatzailearen Merkatarien Elkarteen Erroldako inskripzioari buruzkoa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren araberako elkartekideen kopurua adierazita.

ń). Paragrafo honetako d), f) eta m) letretan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte enpresek, baldin eta merkataritzaren alorrean eskumena duen sailari ez badiote inolako laguntzarik eskatu azken bi ekitaldietan, edo eskatu arren, orduan aurkeztutako agiri horiek aldatu badira. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, Merkataritza Zuzendaritzak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da. Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan (onuradun edo erakunde laguntzailearen izaera eskuratzeko beharrezko baldintzak) xedatutakoa betetzen dela egiaztatu beharko da.

Diru-laguntza onartzeko nahiz jasotzeko ezinbestekoa denez zerga-arloko obligazioak eta Gizarte Segurantzakoak ondo beteta izatea, diru-laguntza programa honen kudeaketa-organoak automatikoki aztertuko ditu obligazio horiek bete izana adierazten duten ziurtagiriak.

10. oinarria.– Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako eskaeran oker, akats edo zehaztugabetasunen bat antzematen bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan; era berean, adieraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Epe hori igarotakoan, zuzendu ezean, Merkataritzako zuzendariak ebazpena emango du adierazteko eskatzaileak eskaeran atzera egin duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

11. oinarria.– Diru-laguntzak emateko prozedura.

1.– Laguntzak emateko lehiaketa-prozedura erabiliko da, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan xedatutakoa (dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina).

2.– Baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, 100 puntuko guztizko puntuazioari dagokionez, ondoko irizpide eta neurrien arabera baloratuko dira:

a) Aurkeztutako proiektua (65 puntu gehienez ere).

– Kalitatea eta agindu honetako helburu eta betekizunekiko egokitasuna: 30 puntu gehienez, apartatu hauekin:

1) Kalitatearen eta teknologia berrien aldetiko prozesuen gaineko sentsibilizazioa eta zabalkundea: 5 puntu gehienez ere.

2) Lankidetza horizontaleko (hiri-eremuak) prozesuak bultzatzea: 5 puntu gehienez ere.

3) Lankidetza bertikaleko (banaketa-katea) prozesuak bultzatzea: 5 puntu gehienez ere.

4) Berrikuntzarekin lotutako prozesuen sentsibilizazioa eta zabalkundea: 3 puntu gehienez ere.

5) Enpresa-transmisioko eta ikaskuntzako prozesuen jarraipena eta sustapena: 3 puntu gehienez ere.

6) Ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomia batekin lotutako estrategien garapena: 3 puntu gehienez ere.

7) Hirugarren sektoreko estrategien sustapena udal eta/edo eskualde mailan: 3 puntu gehienez ere.

8) Kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duen ekintzen garapena, xede-publikoaren fideltasuna lortzera bideratutakoak: 3 puntu gehienez ere.

– Entitate eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza: 8 puntu.

– Proposatutako egoitzaren merkataritza-dentsitatea: 8 puntu.

– Proiektuaren garapenaren lotutako tresna material eta teknikoak eta lantaldea: 8 puntu. Puntuazio horretatik, bi puntura arte baloratuko da dinamizatzailearen euskararen ezagutza.

– Proiektuaren jardun-eremuko erakunde publikoen inplikazioa merkatarien elkarteen kasuan, edo erakunde pribatuena udalen, horietatik eratorritako garapen-entitateen edo ganberen kasuan: 6 puntu.

– Entitate eskatzailearen gobernu-organoan sexu bietako ordezkariak gutxienez % 40ko proportzioan dituztelako ziurtapena: 5 puntu.

b) Erakunde eskatzailea onuraduna izan bada aurreko deialdian: diruz lagundutako proiektuaren bidez garatu diren jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa (35 puntu).

Gainerakoetan: merkataritzarekin zerikusia duten jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa; jarduera horiek deialdiaren aurreko ekitaldian garatutakoak izan behar dute, eta batik bat diru-laguntza jasotakoak (35 puntu).

– Garatutako jardueren kopurua, entitatea eta koherentzia: 20 puntu.

– Bazkideen kuoten bidez burututako gastuari aurre egitea: 15 puntu.

Erakunde eskatzaileek nortasun juridiko ezberdina duten lekuetan, puntuazio bera emango zaie guztiei atal hauetan: «Entitate eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza» eta «Bazkideen kuoten bidez burututako gastuari aurre egitea», irizpideak ez direlako balioanitzak.

Agindu/deialdi honen II. eranskinean araututako zonetako bakoitzean, onuradun izango dira puntuaziorik altuena lortzen duten erakundeak.

12. oinarria.– Ebaluazio-batzordea.

Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, arautzeko aginduan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 11. artikuluan jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu eta diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamen bat egingo du laguntza horiek emateko eskumena duen organoarentzat. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Lurralde Bulegoetako hiru koordinatzaileak, antzinatasun handienekoak batzordeburu lanak eginda.

– Merkataritza Zuzendaritzako Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasuneko arduraduna.

– Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin; batzordearen idazkari-lanak egingo ditu.

Eskabideak II. eranskinean adierazitako zona bakoitzerako baloratu ostean, ebaluazio-batzordeak ebazpen-proposamena helaraziko dio Merkataritzako zuzendariari. Proposamen horretan, emango edo ukatuko dituen diru-laguntzak adieraziko ditu batzordeak, eta, emango dituen diru-laguntzen kasuan, datu hauek zehaztuko ditu: erakunde onuradunen izen soziala, proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa eta diru-laguntza horren banaketa, urteka. Ukatzen diren diru-laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileen izena eta diru-laguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

13. oinarria.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea egiteko modua.

1.– Aurkeztutako eskabideak dagokien prozeduraren bidez izapidetuko dira. Ebazpena egiteko ardura Merkataritzako zuzendariari dagokio, ebaluazio-batzordearen proposamenaren arabera, eta bertan interesdunek aurkeztutako gai guztiak ebatziko dira.

2.– Ebazpenean erabakiko da eskatutako diru-laguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: onuradunen izena edo izen soziala, dagokien Bulego Teknikoa eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta urtekako banaketa.

Ukatzen diren diru-laguntzen kasuan, eskatzaileen izena eta diru-laguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

3.– Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4.– Sei hilekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

5.– Arau honetan aurreikusitako diru-laguntzak erakunde onuradunei emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

14. oinarria.– Diru-laguntza ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Agindu honen arabera emandako diru-laguntzak bi ordainketatan ordainduko dira, honela:

a) Lehen ordainketa, emandako diru-laguntzaren % 80, 15.1 oinarrian zehaztutako epea igarotzean ordainduko da, tartean diru-laguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, diru-laguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.

b) Bigarren ordainketa, gainerakoa ordainduz, 2019an egingo da. Horretarako, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla egiaztatu beharko du, diruz lagundutako epea amaitu eta hiru hilabeteko epean, honako hauek aurkeztuta: kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia autentifikatuak, enpesaren Gizarte Segurantzako kotizazioak eta PFEZen hiruhilekoko likidazioak.

2.– Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

15. oinarria.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Indarrean dagoen araudiak xedatzen dituen eta ezartzekoak diren beste betebehar batzuen kalterik gabe, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako betebeharrak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 45. artikuluetan jasotakoen kalterik gabe, agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun diren elkarteek honako betebehar hauek dituzte:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egin dutela ulertuko da.

2.– Proiektua esleitutako zonan gauzatzea. Edonola ere, Merkataritza Zuzendaritzaren jarraibideak betetzea proiektua ahalik eta hobekien gauzatzeko.

3.– Esleitutako eremuko elkarte eta merkatari guztiei zerbitzua ematea. Zentzu horretan, ez da beharrezkoa izango merkatariak eta/edo elkarteak elkarte onuraduneko bazkideak edo kideak izatea, onuradunak eskaintzen dituen eta agindu honen xede diren zerbitzuak eskuratzeko.

4.– Hartara sortutako aplikazio informatikoan, hiruhilabeteko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan txosten bat sartzea epealdi horren barruan Bulego Teknikoak egindako jarduerei buruz eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzaz egiten duen balorazioa, eta hurrengo hiruhilabetekoei begira ekintzen orientazio-aldaketa posiblea. Hauxe da aplikazio horren helbidea: https:// elkarlan.ejgv.euskadi.net/webguneak/dinacomer/default.aspx

5.– Merkataritzako Zuzendaritzak deitzen dituen bileretara joatea, kontratatutako teknikariaren bitartez, esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatzeko EAEko gainerako dinamizatzaileekin.

6.– Erakunde onuradunek berariaz adierazi beharko dute bulegoaren jardun guztietan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa; eta Bulego Teknikoaren presentzia beti eta ondo ikusteko moduan identifikatu beharko dute, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz.

7.– Diru-laguntza hauen fiskalizazio-lanetan eskatzen zaien informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

8.– Merkataritza Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako lortzen duten diru-sarrera oro, administrazio edo ente publiko zein pribatuek emandakoak, bai eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren inguruabar objektibo zein subjektiboetan izandako edozein aldaketa.

16. oinarria.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Merkataritza Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea, agindu honetan bertan beste organo batzuei berariaz izendatzen zaizkien gaietan izan ezik.

17. oinarria.– Jarraipena eta kontrola.

Merkataritza Zuzendaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zerbitzu teknikoen bidez, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu, emandako diru-laguntzaren inguruan, eta bere esku izango ditu horren gaineko frogagiriak.

Merkataritza Zuzendaritzak edozein unetan aztertu ahal izango du aurreikusitako jarduerak agindu honen helburuak betetzeko egokiak diren, eta beharrezko neurri zuzentzaileak ezarri ahal izango ditu. Gainera, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

18. oinarria.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzetan egindako aldaketa orok diru-laguntza hori emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango du, betiere diru-laguntzaren onuraduna izateko arau honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

2.– Ondore horietarako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zerbitzu teknikoen proposamenaren arabera, Merkataritza Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituz. Horrek ez du hasiera batean emandako diru-laguntzaren zenbatekoa handitzea ekarriko.

19. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Enpresa onuradunak ez badu betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 37. artikuluan xedatzen dena, oinarri hauetan eta betetzekoak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunak eta, hala dagokionean, ebazpenean ezartzen diren eskakizunak, organo eskudunak ez-betetze horri buruzko txostena egingo du, eta, ondoren, interesdunari entzungo dio. Hari entzun ondoren, ebazpen bidez adieraziko du diru-laguntza eskuratzeko eskubidea iraungi zaiola, eta, hala badagokio, jasotako laguntzak eta berandutze-interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak arautzen dutena, egoki diren gainerako ekintzen kalterik gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Diru-laguntzarako eskubidea galtzeko edo diru-laguntza itzultzeko prozedura administrazioko arau-haustea eragin duten gertakarien ondorioz hasten bada, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakari horiek, dagokion zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.

II. ERANSKINA
ZONAKO JARDUN-EREMUAK ETA UDALERRI NAGUSIAK
ARABA:

1. zona.– Gasteiz.

2. zona.– Laudio, Amurrio, Urduńa.

3. zona.– Arabako Errioxa; Agurain, Arabako Mendialdea.

BIZKAIA:

4. zona.– Bilbo.

5. zona.– Portugalete, Santurtzi.

6. zona.– Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella, Trapagaran.

7. zona.– Barakaldo, Sestao.

8. zona.– Erandio, Leioa.

9. zona.– Txorierri, Mungialdea, Sopelana, Plentzia, Gorliz.

10. zona.– Getxo, Berango.

11. zona.– Gernika, Bermeo, Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein.

12. zona.– Basauri, Galdakao, Igorre.

13. zona.– Durango, Amorebieta, Elorrio, Berriz.

14. zona.– Balmaseda, Zalla, Gueńes, Alonsotegi.

GIPUZKOA:

15. zona.– Donostia.

16. zona.– Irun, Hondarribia.

17. zona.– Errenteria, Oiartzun, Pasaia, Lezo.

18. zona.– Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Usurbil, Astigarraga, Urnieta, Andoain.

19. zona.– Tolosa, Ibarra, Villabona.

20. zona.– Zumarraga, Urretxu, Legazpi.

21. zona.– Zarautz, Deba, Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio.

22. zona.– Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Ermua.

23. zona.– Arrasate, Bergara, Ońati, Aretxabaleta.

24. zona.– Ordizia, Beasain, Azpeitia, Azkoitia.

LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERAKO JARDUN-EREMUA:

25. zona.– Araba.

26. zona.– Bizkaia.

27. zona.– Gipuzkoa.


Azterketa dokumentala