154. zk., 2018ko abuztuaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4200
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 176/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako 176/2018 auzia.
Alderdi demandatzailea: Dreiya Hreibalat Dafa.
Alderdi demandatua: Mohamed Dueidih Alilekhal.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko neurriak.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
296/2018 epaia, Dreiya Hreibalat Dafa demandatzaileak eta Mohamed Dueidih Alilekhal demandatuak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Mohamed Dueidih Alilekhal demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.