Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2018ko abuztuaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4179

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 2/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegian, garai bereko behin-behineko neurriei buruzko 2/2018 prozedura bideratu da, Roxana de los Angeles Acuña Cortez-ek eskatuta, Danilo Corrales Lopez-en aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzeko (140/18). Prozedura horretan, 98/2018 auto irmoa eman da, eta, Danilo Corrales Lopez demandatuari behar bezala jakinarazteko, haren egungo egoitza zein den ez dakigunez, bulego judizial honetan dago eskuragarri.

Horiek horrela, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko uztailaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala