Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2018ko abuztuaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4177

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 250/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

FEDE EMATEN DUT:

Epaitegi honetan 250/17 zenbakiarekin bideratutako hitzezko prozeduran, epaia eman da 2018ko otsailaren 16an.

Miguel Angel Ungo Cuasante non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen judizial horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari buruzkoa eta 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Miguel Angel Ungo Cuasante prozedurako alderdiari legean agindu bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen du ediktu hau. Jakinarazpen hauek egiteko, ebazpenaren edo zedularen kopia ezarriko da toki berean, eta ondorio guztiak izango ditu.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala