Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2018ko abuztuaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4176

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 567/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 567/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Coyfer Instalaciones Hosteleras S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Juan Carlos Renedo Llaguno eta Jose Manuel Gonzalez Andres.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan, 157 zenbakiko epaia eman da 2018-06-29an, eta honela dio xedapen-zatiak:

1.– Baietsi egiten dut Basterretxea prokuradoreak Coyfer Instalaciones Hosteleras S.L.ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Juan Carlos Renedo Llaguno-ren aurkakoa. Horrenbestez, suntsitutzat deklaratzen dut alderdien artean eginiko salerosketa-kontratua, eta demandatua kondenatzen dut Barakaldoko Quevedo kaleko 5. zenbakiko lokalean dauden ostalaritzako altzariak eta materiala itzultzera.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

2.– Baietsi egiten dut Basterretxea prokuradoreak Coyfer Instalaciones Hosteleras S.L.–ren izenean eta ordez jarri duen demanda, José Manuel Gonzalez Andrés-en aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut Barakaldoko Quevedo kaleko 5. zenbakiko bere jabetzako lokalera sartzeko baimena eman dezan, demandatzaileak demandaren bigarren egitatean adierazten diren ostalaritzako altzariak eta materiala har ditzan.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4680 0000 04 0567 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Carlos Renedo Llaguno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko uztailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala