Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2018ko abuztuaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4175

123/2018 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa,«Singapore Basque Trade and Investment» sozietate publikoaren 2018. urteko aurrekontuak onartzen dituena.

Uztailaren 3ko 97/2018 Dekretuaren bidez, baimena eman zen «Singapore Basque Trade and Investment» sozietate publikoa sortzeko.

Jaurlaritzak onartu ahal izango ditu aurrekontuei buruzko urteroko legea indarrean sartu eta gero sortutako erakunde publikoen aurrekontuak, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko Legearen Testu Bategineko bigarren xedapen gehigarrian.

Sozietate horrek badauka Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sozietate publikoaren izaera; horrenbestez, ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak izan ditzan, beharrezkoa da sozietatearen 2018ko ekitaldiko aurrekontua onartzea.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea «Singapore Basque Trade and Investment» sozietate publikoaren 2018ko kapital-aurrekontua (7.000 euro) eta ustiapen-aurrekontua (138.604 euro). Dekretu honen eranskinean jasotzen dira aurrekontu horien banakapena eta aurreikuspenen urteko-kontuak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

UZTAILAREN 30EKO 123/2018 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO AL DECRETO 123/2018, DE 30 DE JULIO.
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Euro / Euros

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Euro / Euros

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala