Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2018ko abuztuaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4172

AGINDUA, 2018ko uztailaren 31koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita barne-igoerako txandaz Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdiak irailaren 19ko JUS/930/2017 Aginduaren bidez egin ziren.

Zenbait arauri jarraikiz (batetik, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen irailaren 8ko JUS/875/2017 Aginduaren hamazazpigarren oinarria, irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua; bestetik, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan barne-igoeraz sartzeko sistema orokorreko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten duen irailaren 19ko JUS/930/2017 Aginduaren 8.1.a) oinarria, urriaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan barne-igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina). Hautaproba horietarako deialdiak irailaren 19ko JUS/930/2017 Aginduaren bidez egin ziren.

Bigarrena.– Esparru honetako izangaien destino-eskabideak hemen aurkeztu beharko dira: Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutako bideren bat erabil daiteke. Eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lehen aipatutako hautaketa-prozesuen deialdien 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Eskabideak egiteko, agindu honen II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan, gehienez, eskainitako lanpostu-kopurua zerrendatu ahal izango da, eta organoa, udalerria, probintzia, lanpostua eta dotazioa adierazi beharko dira.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, lanpostu-kopuru nahikoa ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak honako hurrenkerari jarraituz esleituko dira:

1.– EAEko Justizia Auzitegi Nagusia.

2.– Probintzia Auzitegiak.

3.– Fiskaltzak.

4.– Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak bulego hori ezarrita dagoen probintziako hiriburuan.

5.– Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.

6.– Dekanotzak eta zerbitzu erkideak.

7.– Instrukzioko epaitegiak.

8.– Zigor arloko epaitegiak.

9.– Espetxe-zaintzako epaitegiak.

10.– Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

11.– Lehen auzialdiko epaitegiak.

12.– Merkataritza-arloko epaitegiak.

13.– Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

14.– Lan-arloko epaitegiak.

15.– Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

16.– Adingabeen epaitegiak.

17.– Bake-epaitegiak.

18.– Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak bulego hori ezarrita dagoen udalerrian.

Laugarrena.– Destinoak esleituko dira hautaketa-prozesu osoan barne-igoerako lortutako hurrenkeraren arabera.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagaiek ezingo dute eskabidea ezeztatu, ezta aldatu ere.

Seigarrena.– Hautagairen batek eskaerarik egin ez badu edo eskatutakorik egokitzen ez bazaio, esleitu gabe geratu diren lanpostuetako bat emango zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

Zazpigarrena.– Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

Zortzigarrena.– Esleitutako destinoak behin betikoak izango dira eta lehiaketa bidez lortutakoen baliokideak izango dira, ondorio guztietarako; eta ez dute izango parte hartzerik lehiaketetan, behin betiko destinoa esleitzeko ebazpenaren egunetik aurrera bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala