
152. zk., 2018ko abuztuaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4164
EDIKTUA, 2018ko uztailaren 30ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteri buruzko ebazpenak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroko bulegoan.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 30a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.
RSS