Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4125

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 191/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 191/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: C.B. Prim errehabilitazio-zentroa.

Abokatua: Josu Iñigo Lobato Gauna.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia.

Demandatua: Redouane Chabane Lazizi.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ana María Lamsfús Mindeguía prokuradoreak C.B. Prim errehabilitazio-zentroaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Redouane Chabane Lazizi jaunaren aurkakoa (AIZ: X6814372R). Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 2.205 euro, gehi zenbateko horrek demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Redouane Chabane Lazizi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratzea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala